Home - Alaitz IP - Ikasnova
Home - Alaitz IP
DIPLOMEN BANAKETA 2023-24 IKASTURTEA (LH 2)
2024/06/20
Ingeleseko antzerkia Alaitzen
2024/06/10
Pasa den ostegunean "Chameleon Theatre" konpainiako ikuskizuna izan genuen Alaitzen eta ikasleek primeran pasatu zuten.
HH2. MAILAKO HEGAZTIEN PROIEKTUA
2024/06/06
Joseba Ezkurdia eta Peio Etxeberria eskolan
2024/06/05
Maiatzaren 30ean bisita berezia izan genuen eskolan, Joseba Ezkurdia eta Peio Etxeberria pilotari profesionalak etorri ziren beraien ogibideaz hitz egin eta haurrekin tarte goxo bat pasatzera. Barañaingo pilota eskolak antolatu zigun bisita, gure kulturako kirol baliotsu hau umeei hurbiltzeko intentzioarekin. Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek gozatu zuten pilotariekin hitz egin, beraien galderak luzatu eta noski, gonbidatuekin eskupilotan jolasteko aukeraz. Joseba eta Peiok momentu atsegina eskaini ziguten, gustuz eta umorez erantzun zituzten haurren galderak eta nabaritu dugu ikasleen artean izan duen eragina, azken egunetan pilota gehiago ikusi ditugu euren esku artean. Gure eskerrik beroenak Barañaingo pilota eskolari eta Ezkurdia eta Etxeberriari opari honengatik.
3 urtekoen onartuen zerrenda / Lista de admisión 3 años
AURREMATRIKULA 2024/2025
ESKAERA AURKEZTEKO EPEA: martxoaren 18tik 22ra.
Hezkuntza Departamentuak informazio ofizala argitaratu du. Ondorengo estekan aurrematrikulazioari buruzko hainbat xehetasun eta informazio aurki dezakezu. Esteka
KORRIKA TXIKIA
MARTXOAK 8: Emakume Langilearen Nazioarteko eguna
OTSAILAK 11
Ihauteriak 2024
https://photos.app.goo.gl/ofiiuRFk7gkup3YW7
Alaitxoren aurkezpena
Danborrada 2024
Neguko festa taldez-talde
Neguko festaren hormairudia (prozesua)
Alaitz eskolako neguko festa
ALAITZ eskolatik opor onak opa dizkizuegu eta urte berri on!
ABENDUAK 22ko EGITARAUA
Kaixo Alaitz ikastetxeko lagunak eta familiak, ongi etorriak. Orain dela egun batzuk, gure eskolan, gaur ospatzen ari garen NEGUKO FESTA denon artean prestatzeari ekin genion. Egun politak izan dira eta Alaitz ikastetxean hainbeste sinisten dugun elkarlanean aritu gara. Eskerrik asko guztiei, denon lana oso garrantzitsua eta ezinbestekoa izan delako Neguko Festa zoragarri hau ospatu ahal izateko.
Gaur, NEGUA hasten da eta festa honen bitartez, NEGUARI ETA EGUZKI BERRIARI ONGI ETORRIA eman nahi diegu. Gure eskolako familien artean hizkuntza desberdinak hitz egiten dira (arabiera, frantsesa, txinera, bulgariera, alemaniera, errumaniera, portugesa, poloniera, ingelesa…) eta hizkuntza desberdin hauetan, gure 2. mailako ikasleek eskolako sarreran "ongi etorri" idatzi dute. Espero dezagun inor ahaztu ez izana, eta hala balitz, aldez aurretik barkatu.
ALAITZEKO LAGUNAK ABENDUAK 22KO NEGUKO FESTA PRESTATZEN
Aspaldi batean gertaera naturalek eguneroko bizimodua erabat baldintzatzen zuten, eta haien artean eguzkia, argia, beroa ezinbestekoak ziren. Gaur egun ere, argirik eta berorik gabe bizitza ezinezkoa litzakete.
Urte bukaera ziklo berri baten hasiera da, NEGUAri eta EGUZKI BERRIAri ongi etorria emanen diegu Alaitz eskolan. Orain sei hilabetez argi orduak gutxitzen ikusi ondoren, “egun berriak” iritsi dira, neguko solstizioa, alegia.
Eguzki zaharra (Ekihotz), pixkanaka ahultzen eta indargabetzen doa, hil arte, ondoren eguzki berria jaioko da, udaberri aldean berotzen hasiko dena eta uzta berriak ekarriko dituena. Hauxe zen gure arbasoek ospatzen zutena, eguzki berri baten jaiotza, ziklo berri baten hastapena. Eta horretarako su berritzaile eta garbitzailea pizten zuten etxe guzti-guztietan.
ONARPENEN ZERRENDA. BEHIN- BETIKOA.
Jakin ezazu dena!
Gure zerbitzuak
Gure balioak
Familiekiko hurbiltasuna eta inplikazioa
Familiekiko hurbiltasuna eta inplikazioa
Etengabeko prestakuntza
Etengabeko prestakuntza
Bereizkeriarik gabeko errespetua
Bereizkeriarik gabeko errespetua
Parte-hartzea eta elkartasuna
Parte-hartzea eta elkartasuna