Responsive Image

PATIO BIZI BARNERATZAILEAK-GONBIDAPENA

2024/05/22

Aspaldi hasi ginen “Alaitz” Eskolako Guraso Elkarteko Bizikidetza Batzordean gure patioaren eraldaketarako “Eultza” eta “Sahatsak-Los Sauces” Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Guraso Elkarteekin lankidetzan.

Heldu den maiatzaren 28an, asteartean, urtebetez lanean aritu eta gero, gure ikastetxeak urrats garrantzitsu bat eginen du birnaturalizaziorantz, Barañaingo haurrentzako gune atseginago eta integratzaileagoak elkarlanean aztertu eta amesteko..

Astearte horretan, arratsaldeko 17:30ean,  Barañaingo Kultur Etxean prozesu partehartzailearen aurkezpena eta “Haurtzaroko aztarnak” dokumentalaren emanaldia izanen dugu. Bertan dokumentalaren egileak ez ezik,  gai honetan  adituak diren pertsonak ere izanen ditugu gurekin. 

Patioen eraldatze prozesuan zuek ere ondoan nahi zaituztegu, horregatik, lerro hauen bitartez, eginen diren parte-hartze espazioetan lan egiteko gonbitea luzatu nahi dizuegu