Haur Hezkuntza - Alaitz IP - Ikasnova
Haur Hezkuntza - Alaitz IP
Haurtzaindegia
GUARDERÍA - HAUR HEZKUNTZA
OINARRIZKO ARAUAK
- Haurtzaindegi zerbitzua haur guztientzako kurtsoa hasten den egun berean hasten da, 3 urteko haurrentzat izan ezik, horiek lanaldi osoarekin hasten diren egunean hasi ahal izango dira, Eskolak gomendatutako egokitzapenaren arabera.
Ordutegia: 7:30etatik 9: 00etara, ikasturteko eskola-egun guztietan.
Haur Hezkuntzako haurrei dagokien zaintzaileak lagunduko die 09: 00etan haien geletara.
Gosariak: haurrak bere etxetik gosalduta etorri beharko du.
Jarduerak: askotariko jarduerak egingo dira, begiraleek zein haurrek proposatuta.
Helburua aisialdirako denbora eskaintzea da, haurrentzat inolako betebeharrik gabe.
Jardueraren arduraduna: Esther 618 14 79 75
IZENA EMATEA
Mesedez formulario hau erabili zuen seme edo alabaren izen ematea gauzatzeko.
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSe6lYav893X0_GK65b2MFs6en0QEd7rTIYWHaiNgTDnxCJ52w/viewform
Apymaren postontziaren gainean dagoen kutxa gorrian (Idazkaritzako leihoaren eskuinaldean) haurtzaindegiko alta eta baja emateko orriak aurkituko dituzue beti, eta webgune honetan, erantsitako fitxategi gisa.
Apymaren postontzian utzi edo apyma.alaitz@gmail.com helbide elektronikora bidali ahal izango da.
Oso GARRANTZITSUA: datu guztiak letra argiz (letra larriz) bete behar dira: ikaslearen datuak, tutoreen datuak, altaren edo bajaren data, banku-kontuaren titular osoa eta argia, ordainagiria helbideratzeko 20 digituak, kontuaren titularraren sinadura eta beharrezkotzat jotzen duzuen edozein iruzkin.
JASOTAKO ALTEN ETA BAJEN ARABERA BIDALIKO DIRA ORDAINAGIRIAK, ETA EZ HAURRA HAURTZAINDEGIRA JOATEAREN ARABERA.
KUOTAK
Hileko kuota aldatu egin daiteke inskribatutako haur kantitatearen arabera.
Ordainagiriak hilabetea amaitzean bidaliko dira, hilaren hasieran (hilaren 6a inguru).
Ordainagiriak itzultzearen gastuak: 3 euro/ordainagiria.