Martxoak 8

2025/04/02

Aurtengo helburua martxoak 8ren harira,  eskolako zainketen inguruko hausnarketa egitea eta zaintza lanak ezagutzea izan da. Honetarako, zaintza lan hauetan diharduen Luz gure garbitzailearekin egon gara hizketan eta hobe ezagutu dugu. Bere lanaren garrantziaz ohartu gara eta eskerrak emateko hainbat artelan sortu dizkiogu. Mila esker zuen lanagatik!