Joseba Ezkurdia eta Peio Etxeberria eskolan

2024/06/05

Maiatzaren 30ean bisita berezia izan genuen eskolan, Joseba Ezkurdia eta Peio Etxeberria pilotari profesionalak etorri ziren beraien ogibideaz hitz egin eta haurrekin tarte goxo bat pasatzera. Barañaingo pilota eskolak antolatu zigun bisita, gure kulturako kirol baliotsu hau umeei hurbiltzeko intentzioarekin. Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek gozatu zuten pilotariekin hitz egin, beraien galderak luzatu eta noski, gonbidatuekin eskupilotan jolasteko aukeraz. Joseba eta Peiok momentu atsegina eskaini ziguten, gustuz eta umorez erantzun zituzten haurren galderak eta nabaritu dugu ikasleen artean izan duen eragina, azken egunetan pilota gehiago ikusi ditugu euren esku artean. Gure eskerrik beroenak Barañaingo pilota eskolari eta Ezkurdia eta Etxeberriari opari honengatik.