Alaitz Mendi Taldeko hirugarren irteera

Pasa den igandean, otsailak 6, Alaitz Mendi Taldeko hirugarren irteera burutu genuen. Txiki eta nagusien artean 50 bat mendizale bildu ginen eskolako atarian, Lekunberri ondoan dagoen Iribas herrira hurbiltzeko. Bertan 8km eta 300 metroko desnibela duen ibilbide zirkular eder bat burutu genuen, baso eta bidexkak zeharkatuz. Zaldiak, igelen arrautzak eta Txuritxoberri dolmena ikusteko parada izan genuen, Brontze Aroko monumentu megalitikoa. Aldapa behera barregarri eta dibertigarri baten ondoren, gure txangoaren helburua topatu genuen, Larraun ibaiaren sorburua. Leku benetan zoragarria eta ikusgarria.

TRACK:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/iribas-borda-de-urtxume-borda-de-juan-nacederos-de-iribas-anthercas-27226393

Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image