Mendi taldea - Alaitz IP - Ikasnova
Mendi taldea - Alaitz IP
Baratxueta
Eskolatik 9:30tan irten ginen 14 haur eta beste 14 heldu. Irteera puntua Usetxi da, herrian barneratzen gara eta aska pasata bideska bat ateratzen da, GR322 jarraitzen duena. Ipar-mendebaldeko norabidea hartuta Armailazokoako kordalerantz harizti batetara bideratzen gaitu, Armaiako dolmenera heldu arte, horti Baratxuetako gaineraino.
Atseden, argazkiak, hamaiketakoa eta gero zuzen behera Usetxiruntz.
Egun zoragarria, tontorrean haize boladak baina helburua lortuta paseoaren
Unzue peña
XIX. mendera arte, Erreniega eta Alaitz mendilerroen artean irekitzen den pasabide natural hau Iparraldeko haize bortitzak geldiarazten zituen artez osatutako baso batek inguratzen zuen. Baina karlistaldietan arteak moztu egin ziren, eta mendi-hegal horiek zurituta eta murriztuta geratu ziren gaur egun direnetara: karraska-orban txiki bat.
Hortik datorkio izena haizeak batzuetan urakana balitz bezala jotzen duen ataka berezi honi.
Gaurko ibilaldia Unzue herritik egin dugu, eta Aso-Aranguren familiakoak hangoak izanda, igoeran gidatu gaituzte. Eguraldi hotza egon arren, eguzkiak gogor diztiratu gaitu eta horrek igoeraz asko gozatzea lagundu digu.
Haitzaren azken zatia txangoaren tarterik dibertigarriena izan da, harri artean igo behar izan gara eta.
Behin gailurrera iritsita, askari ederra egin eta Pirinio elurtuetako ikuspegi zoragarriak izan ditugu. Jaitsi aurretik, ohiko oroitzapen-argazkia egin dugu eta bueltan bide beretik itzuli gara.
Alaitz Mendi Taldea
Alaitz Eskolako mendi taldetik gurekin naturaz eta kirolaz gozatzera gonbidatu nahi zaitugu. Horretarako hil bakoitzeko lehen igandean irteera bat prestatzen dugu (ekitaldi bereziren batekin koinziditzen ez badu). Hilabeteko irteeraren data zehatza Guraso Elkarteko WhatsApp taldeen bidez abisatzen da.
Mendi irteeran parte hartzeko ez dago aurretik izenik eman beharrik. Alaitz eskolako ate nagusian goizeko 9.00etan geratzen gara eta ahalik eta auto gutxien eramateko antolatu ondoren, irteeraren arduradunak ibilbidearen abiapuntu izango den aparkalekua jakinarazten du.
Mendi irteeraren zailtasuna, distantzia, desnibela eta iraupena ibilbide batetik bestera aldatzen doaz, baina denak txikiekin burutzeko eta bazkalordurako bueltatzeko antolatuta daude.
JARRI BOTAK ETA ANIMA ZAITEZ!!!
Monjardin gaztelua
Goizeko 12ak aldera zailtasunik gabe iritsi ginen gailurrera. San Esteban de Deyoko gaztelua, Monjardíneko Gaztelua ere deitua, X. mendekoa da eta Villamayor de Monjardín (Nafarroa, Espainia) inguruan dago, 890 m-ko altuera duen muino batean.
Ermitaren aterpean hamarretakoa hartu genuen eta noizbait eguzkia atera eta inguruko haran mahastiak eta olibondoak ikusteko aukera eman zigun.
Indarrak berreskuratuta, bide beretik jaitsi ginen 9km pasatxoko ibilbidea eginez eta 390m eskaseko desnibela eginez.
Jaitsieran iturri zaharberritu batean gelditu ginen eta bertan, uraren garbitasunagatik, uhandreak ikusi eta atsedentxo bat hartzeko aukera izan genuen. Labeaga herrian ailegatuz berriro, irtera amaituta emanez.
Track: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/labeaga-alaitz-97927643
Alaitz Mendi Taldeko hirugarren irteera
Alaitz Mendi Taldea Irulegin
Haur eta guraso, 30 lagun inguru elkartu ginen igandean, abenduak 12, eskolako sarreran. Bertatik Ilundainera joan ginen autoetan. Hara iritsitakoan Mikel Ripodasek gidatuta ibilaldia hasi genuen. Aurreko egunetan elur eta euri aunitz egin bazuen ere, igandean tarteka eguzkia lagun izan genuen.
Ibilbidean txoko magikoak ikusi genituen, baita elurteak eragindako kalteak ere; bidea trabatzen zuten zuhaitz adarrak zeuden nonahi. Baso sorgindua zeharkatu eta Irulegiko gaztelua dagoen gailurreraino igo ginen. Gailurraren ondoko zelaian Burni Aroan baskoiek eraikitako herrixkaren aztarnak ikusi genituen eta gailurrean Erdi Aroko gazteluaren harresi eta pareten aztarnak. Laino artean Pirinioetako gailur elurtuak ere ikusi genituen.
Harresi artean babestuta hamaiketakoa jan eta elur hondarrarekin jolastu genuen.
Indarrak berreskuratuta malda behera bueltako bidea abiatu genuen. Abenturaz betetako itzulera izan zen; tarteka hostoen gainean irristaketan, bertze batzuetan bidea gurutzatzen zuten adarren gainetik jauzi eginez edo makurtu eta azpitik pasatuz Lakidainera iritsi ginen.
6,75 km.ko ibilbide borobil polita egin genuen (352 m.ko desnibel metatua).
Pandemia ondorengo lehenengo mendi irteera
Aste hotza jasan ondoren, antzeko igandea espero zenean, eguzkia agertu zen gure mendi irteera argitu nahian. Talde polita bildu ginen goizeko bederatzietan Alaitz eskolako atarian. Ivan Altunaren eskutik Ilzarbera, Aratz Baraibarren herria, hurbildu ginen Gaztelu mendia igotzeko asmoarekin, aurretik 7.8 kilometrotako eta 480 metroko igoera duen ibilbidean.
Bidea hasterakoan xirimiria agertzen zaigu, baino hortik aurrera eguraldi ona izan genuen lagun. Gaztelu mendi puntan haizea da nagusi eta bokata ahalik eta lehen amaitzea dugu aukerarik onena.
Goizeko mendi irteera bikaina, 30 bat lagun disfrutatutakoa, erdia haur eta erdia heldu izanik.