Baratxueta

Egozkue, Iragi eta Usetxi sortzen duten triangeluaren barruan kokatua eta 1.149 mko altuerarekin. Gain apala baina oso interesgarria goiz bateko irteerarako.
Eskolatik 9:30tan irten ginen 14 haur eta beste 14 heldu. Irteera puntua Usetxi da, herrian barneratzen gara eta aska pasata bideska bat ateratzen da, GR322 jarraitzen duena. Ipar-mendebaldeko norabidea hartuta Armailazokoako kordalerantz harizti batetara bideratzen gaitu, Armaiako dolmenera heldu arte, horti Baratxuetako gaineraino.
Atseden, argazkiak, hamaiketakoa eta gero zuzen behera Usetxiruntz.
Egun zoragarria, tontorrean haize boladak baina helburua lortuta paseoaren 
Responsive Image

Unzue peña

Unzue peña (abenduko irteera) 
 
XIX. mendera arte, Erreniega eta Alaitz mendilerroen artean irekitzen den pasabide natural hau Iparraldeko haize bortitzak geldiarazten zituen artez osatutako baso batek inguratzen zuen. Baina karlistaldietan arteak moztu egin ziren, eta mendi-hegal horiek zurituta eta murriztuta geratu ziren gaur egun direnetara: karraska-orban txiki bat.
Hortik datorkio izena haizeak batzuetan urakana balitz bezala jotzen duen ataka berezi honi.
Gaurko ibilaldia Unzue herritik egin dugu, eta Aso-Aranguren familiakoak hangoak izanda, igoeran gidatu gaituzte. Eguraldi hotza egon arren, eguzkiak gogor diztiratu gaitu eta horrek igoeraz asko gozatzea lagundu digu.
Haitzaren azken zatia txangoaren tarterik dibertigarriena izan da, harri artean igo behar izan gara eta.
Behin gailurrera iritsita, askari ederra egin eta Pirinio elurtuetako ikuspegi zoragarriak izan ditugu. Jaitsi aurretik, ohiko oroitzapen-argazkia egin dugu eta bueltan bide beretik itzuli gara.
Responsive Image