2. Zikloa - Alaitz IP - Ikasnova
2. Zikloa - Alaitz IP
MASTER CHEFA
Abenduan, Alaitzen ospatu zen Master Chef lehiaketa aurkezten dugu.
Lehiaketa bikaina izan zen, GAZTE klaseetan ikasitakoa praktikan jarri genuen eta asko disfrutatu genuen
3 kapituloak zuen gustokoak izatea espero dugu Gogoratu gure lehen produkzioa izan dela eta oraindik gauza batzuk hobetzeko ditugula.

KONDESTABLERA!
3. mailako ikasleak, Karrikiri elkarteak antolatzen duen “Ipuingarria izango da” ekitaldietan izan ginen. Kondestable jauregian goiz bikaina pasa genuen, alde batetik, Izaskun Mugika idazlearen istorioak gozatzen eta ondoren Eider Eibar ilustratzailearekin, gure pertsonaia magikoak ilustratzen. Eskerrak eman nahi diogu Karriki elkarteari horrelako jarduera politak antolatzeagatik.
Joan etorrian ere villavesaren nondik norakoak ezagutu genituen eta Iruñeko kaleetako bizitzaz gozatu ahal izan genuen.
Joan etorrian ere villavesaren nondik norakoak ezagutu genituen eta Iruñeko kaleetako bizitzaz gozatu ahal izan genuen.
Legasa- Bertiz kanpaldia
4.mailako ikasleek kanpaldia izan dute! Urriaren 10 eta 11ean Legasako Kattalin Aterpetxean egon ziren eta hainbat jarduera burutu zituzten, horien artean; Bertiz Abentura Parkean zuhaitzetatik ibili ziren, arkuarekin fletxak bota zituzten eta Bertiz lorategia ezagutu zuten. Hemen argazkiren bat ikus dezakezue
4.mailako ikasleak Donostiako Eureka! zientzia museoan
2022ko martxoaren 21ean, 4.mailako ikasleak Donostiako Eureka! zientzia museora joan ziren. Bertan, hiru ekintza burutu zituzten: “robotika”, “animaliak” eta “planetarioa”.
Rrobotika ekintzan haiek legoz egindako kotxeak sortu zituzten eta hauek tabletarekin programatu zituzten. Kotxeak erabiliz, kotxe-lasterketa bat egin zuten.
Animalien tailerrean, animaliei buruz asko ikasi zuten, suge bat ukitu zuten, baita kamaleoi bat ere.
Planetarioan, planeta guztiak ikasi zituzten eta, gainera, pelikula bat ikusi zuten.
Azkenik, zientziako museoa bisitatu zuten eta gauza oso politak ikusi eta esperimentatu zituzten. Oso ondo pasa zuten!

Basabere 2021
Duela hilabetetxo batzuk 3. mailako ikasleok egun zoragarria igaro genuen Basabere Baserri Eskolan!!
Christmas songs
The 2nd and 3rd forms wish you a merry christmas!!