Gaztelu - Alaitz IP - Ikasnova
Gaztelu - Alaitz IP
Gaztelu mendiko igoera
Pandemia ondorengo lehenengo mendi irteera.
Aste hotza jasan ondoren, antzeko igandea espero zenean, eguzkia agertu zen gure mendi irteera argitu nahian. Talde polita bildu ginen goizeko bederatzietan Alaitz eskolako atarian. Ivan Altunaren eskutik Ilzarbera, Aratz Baraibarren herria, hurbildu ginen Gaztelu mendia igotzeko asmoarekin, aurretik 7.8 kilometrotako eta 480 metroko igoera duen ibilbidean.
Bidea hasterakoan xirimiria agertzen zaigu, baino hortik aurrera eguraldi ona izan genuen lagun. Gaztelu mendi puntan haizea da nagusi eta bokata ahalik eta lehen amaitzea dugu aukerarik onena.
Goizeko mendi irteera bikaina, 30 bat lagun disfrutatutakoa, erdia haur eta erdia heldu izanik.