Jantokia

Eskolak Jantoki-Zerbitzua dauka, Guraso-Elkarteak kudeatuta, ikasturteko egun guztietan funtzionatzen duena. Janaria ekoizteko enpresa “Jangarria” da, Guraso-Elkartearen gainbegiratzepean, menuak orekatuak,elikagarriak eta anitzak izan daitezen arduratzen dena, sortu ahal diren beharrei erantzuteko prest izanik: alergiak, elikadura-intolerantziak,…
Jantokirako bi txanda daude, adinaren araberakoak. Bazkaldu baino lehen, bitartean eta ondoren ikasleak jantokiko langileen ardurapean daude. Bazkaldu baino lehen, nahi duten ikasleek antolaturiko eskolaz-kanpoko jardueretan parte har dezakete, besteak patioan edota, eguraldi txarra izanik, gela batean dauden bitartean. Bazkaldu ondoren, geletara sartzeko ordua iritsi arte atenditzen zaie.
Jantoki-Zerbitzua modu iraunkorrean edota aldika erabil daiteke. Hezkuntza-eremua da, non elikadura-ohiturak eta gizarteko eta bizikidetza-balioak lantzen diren.
Jantokia
Jantoki-zerbitzua erabili ahal izateko beharrezkoa da Guraso Elkarteko bazkide izatea. Horretarako urteko kuota ordaindu behar da (urrian, 20€ familiako).
  • Ikasturte hasiera: 2023ko irailaren 8an. Egokitzapenean dauden 3 urteko haurrak ikastetxeak proposatutuako egokitzapen aldia bukatutakoan hasiko dira.
  • Ordutegiak: 14:00-15:30 
  • Haurrak jasotzeko ordutegia: 15:40
  • Nolabaiteko maiztasunak eta egun solteak: bonua erabili nahi dutenek zein egun solteetan etorri nahi dutenek jantokiko arduradunari jakinarazi behar diote goizeko 9:30ak baino lehen (Alixi: 948286015 edo 671493570).
Zerbitzuaren arduradunak: zerbitzuari buruzko zalantzak argitzeko edo iradokizunak helarazteko batzordearekin harremanetan jartzeko: jantoki.alaitz@hotmail.com
2023-2024 ikasturterako araudia. ( PDF)


ATALA APLICAZIOA
Datorren ikasturteko matrikula kudeatzeko ALTALAN aplikazioa erabiltzen
jarraituko dugu.
ALTALANek web esteka bata eta APP bat ditu, mugikorrean errazago
deskargatzeko eta informazioa kudeatzeko.
Alta eman ondoren, familiek, beren erabiltzaile eta pasahitzarekin, honako hauek egin
ahal izango dituzte:
● Ikaslea jantokira joango den ala ez adierazi eta erregistroa ikusi
● Jantokiko arduradunarekin elkarreraginean jardun
● Bazkaltiarraren buletina ikusi
● Dieta (biguna edo astringentea) behar duela jakinarazi
● Hileko menua bistaratu
● Zerbitzuen araudia ikusi

ALTALANeko erabiltzaileak:
ALTALAN programan sartu behar dute beren pasahitzarekin, eta jantokiko eta
haurtzaindegiko zerbitzuan matrikula eguneratzeko ezartzen diren argibideei erantzun
behar diete.

Erabiltzaile BERRIAK:
ALTALAN programan sartu eta Erabiltzaile Berri gisa alta eman behar dute, behar
dituzten zerbitzuetan.
Honekin batera, matrikulazioa egiteko gida bat bidaltzen dizuegu. Matrikula
egiteko webgunea honako hau da: https://familias-altalan.ausolan.com eta prozesua
“Ausolan Altalan” aplikazioaren bidez ere egin daiteke. Hori, hain zuzen, PlayStoretik
(Android) edo APP Storetik (iPhone) deskarga dezakezue.
Bideoaren URLa:
https://drive.google.com/drive/folders/1IZU8HIVou-W6rDz245cdsvvBOhoX1XA?
usp=sharing


Menuak kontsultatzeko web horria:

https://menuak.ausolan.com/documentos/JANGARRIA/EUS-jangarria-01.pdf