Ikasketa kooperatiboa - Alaitz IP - Ikasnova
Ikasketa kooperatiboa - Alaitz IP
Ikasketa Kooperatiboa
2021-2022 gure zazpigarren ikasturtea da metodologi programa berri baten ezarpenarekin, IK/KI (Ikasteko Kooperatu/ Kooperatzen Ikasteko) deitutakoa. Ikastetxe mailan aurrera eramaten ari garen proiektu bat da; Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzako 6. maila bitarte eta curriculumaren arlo guztietan.
Horretarako, irakasleen formakuntza jarraia ezinbestekoa da.
Zertan datza programa hau? Ikaskuntza Kooperatiboa ikasleen talde lanean oinarritutako programa metodologiko bat da. Teknika desberdin eta anitzen bitartez, ikasleek batera lan egiten dute mankomuneko helburu batzuk lortzeko non taldekide guztiak arduradunak diren.
Programa honen helburuak dira:
Inklusiozko lan taldeak lortu.
Ikasleen arreta maila hobetu eta honekin, ikasleen autonomia garatu tresna kooperatiboak erabiliz.
Elkarbizitza modu kooperatiboan hobetu.
Ikasleen emaitzak hobetu.
Ikasturtean zehar, maila guztietan dinamika eta egitura anitzak aurrera eramaten ditugu
Eskola mailan dinamika bat aurrera eramaten dugu.
ORRIALDE HORIAK
MALETA
BEGIETARA BEGIRA
Formakuntzan adierazitako goiburuak:
JARDUERAREN EGITURAREN EREDUAN ALDAKETA EREDU KOOPERATIBO BATERANTZ
TALDE KOHESIOAREN GARRANTZIA ETA ONURAK