MENDI TALDEA: HIRU ZUBI ETA ELTXUMENDI.

2024/05/29

APIRILA: HIRU ZUBI

 Mendi irteera guztietan bezala igandean goizeko 9tan eskolako atean elkartu ginen. Hortik Lekunberrira abiatu ginen. Han geundela plazaolako bidetik hasi genuen ibilaldia, oso bide erraza eta zabal batetik ur jauziraino heldu ginen. Hortik hiru zubien bidea hartuta ibaiaren eskuinaldetik jarraitu genuen oso bide eder batetik. Hirugarren zubia zeharkatu ostean plazaolako bidetik itzuli ginen. Ur jauzian geldialdia hamaiketakoa jateko eta talde argazkia atera ondoren kotxeetara abiatu ginen. Oso eguraldi ona atera zen goizean zehar mendi bueltatxoa zoragarria bilakatzeko.

 MAIATZA: ELTXUMENDI

 Igande honetan, maiatzaren 18an, berriro elkartu ginen eltxumendi mendira igotzeko.

Egurandia izutu egin gintuen, eta familia gutxi ausartu  ziren abentura honetan.

Eskolatik 9:15ean irten ginen, Berriosusotik gertu dagoen Oteizara bidean.

 Bidezidor estu batean hasi ginen igotzen, eta errekatxo txiki bat gurutzatzera behartuak egon ginen momentu batean. Txikienek laguntza pixka bat behar izan zuten gurutzatzeko. Ordu baten, gutxi gora behera, gailurrean geunden hamaiketakoa egiten eta taldeko argazkia atera genituen postontzia eta aizkora bitxi baten ondoan.

 3 ordu pasata kotxeetan bueltan geunden. Gure harridurarako euririk gabeko goiz polit bat eta eguzki izpiren batekin une batzuetan pasa genuen.