ALAITZEKO LAGUNAK ABENDUAK 22KO NEGUKO FESTA PRESTATZEN

2023/12/13

Aspaldi batean gertaera naturalek eguneroko bizimodua erabat baldintzatzen zuten, eta haien artean eguzkia, argia, beroa ezinbestekoak ziren. Gaur egun ere, argirik eta berorik gabe bizitza ezinezkoa litzakete.  

Urte bukaera ziklo berri baten hasiera da, NEGUAri eta EGUZKI BERRIAri ongi etorria emanen diegu Alaitz eskolan. Orain sei hilabetez argi orduak gutxitzen ikusi ondoren, “egun berriak” iritsi dira, neguko solstizioa, alegia.

 

Eguzki zaharra (Ekihotz), pixkanaka ahultzen eta indargabetzen doa, hil arte, ondoren eguzki berria jaioko da, udaberri aldean berotzen hasiko dena eta uzta berriak ekarriko dituena. Hauxe zen gure arbasoek ospatzen zutena, eguzki berri baten jaiotza, ziklo berri baten hastapena. Eta horretarako su berritzaile eta garbitzailea pizten zuten etxe guzti-guztietan.