Martxoaren 8a

2025/03/13

Urtero bezala, Emakumeen Nazioarteko Egunari lotutako lanketak egingo ditugu eskolan. Aurtengo proposamenaren helburua martxoa bitarte gure eskolako zaintza lanen inguruan lanketa egitea da. Eskolako testuinguruan zaintza lanak egiten dituzten pertsonak gehiago ezagutu, haien lana balorean jarri eta eskertu nahi ditugu. Horretarako, ikasleekin lan hauen inguruan hausnartu nahi dugu: eskolako goiztiarren zerbitzua, garbitzaileak, jantokiko hezitzaileak eta atezainak. Lan hauetan dauden langileen lana balorean jarri eta ikasleekin honen inguruan hitz egin.