25 de noviembre: Día Internacional de la Eliminación de la Violencia contra la Mujer - Alaitz IP - Ikasnova
25 de noviembre: Día Internacional de la Eliminación de la Violencia contra la Mujer - Alaitz IP
Emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako eguna
2021/11/24
Azaroak 25, indarkeria matxistaren kontrako egunaren harira, eskolan hainbat jarduera aurrera eramaten ari gara.
Geletan ekintza zehatzak garatu ditugu eta eskola mailan, eskolako atarian iceberg bat osatu dugu; hemen indarkeria matxistaren adierazpenak islatzeko, ikusezinak direnak ere.
Halaber, eskolako sarreran, SKOLAE batzordeak, pankarta bat zintzilikatu du, kaletik gure aldarria entzun dadin.
Indarkeria matxista erabat deuseztu arte, denok batera jo eta ke.