JANTOKIA

Jantokia

Eskolak Jantoki-Zerbitzua dauka, Guraso-Elkarteak kudeatuta, ikasturteko egun guztietan funtzionatzen duena. Janaria ekoizteko enpresa “Jangarria” da, Guraso-Elkartearen gainbegiratzepean, menuak orekatuak,elikagarriak eta anitzak izan daitezen arduratzen dena, sortu ahal diren beharrei erantzuteko prest izanik: alergiak, elikadura-intolerantziak,…

Jantokirako bi txanda daude, adinaren araberakoak. Bazkaldu baino lehen, bitartean eta ondoren ikasleak jantokiko langileen ardurapean daude. Bazkaldu baino lehen, nahi duten ikasleek antolaturiko eskolaz-kanpoko jardueretan parte har dezakete, besteak patioan edota, eguraldi txarra izanik, gela batean dauden bitartean. Bazkaldu ondoren, geletara sartzeko ordua iritsi arte atenditzen zaie. Asteazkenetan, irailean zein ekainean ere, arratsaldez klaserik ez izan arren, 15:30ak arte egon daitezke zainduta, gurasoek ahal dutenean bila etorri ahal izateko.

Jantoki-Zerbitzua modu iraunkorrean edota aldika erabil daiteke. Hezkuntza-eremua da, non elikadura-ohiturak eta gizarteko eta bizikidetza-balioak lantzen diren.