Otsailak 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna

2025/02/24

Otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izan zen eta eskolan ospatu genuen. Aurten Hildegarda Bingenekoa Erdi Aroko emakume zientzialariari eman genion protagonismoa; lan eremu desberdinen artean Hildegarda Bingenekoak botanika sakonki aztertu zuen. Horregatik, aurten, landareekin esperimentu ezberdinak egin ditugu: landareen zurtoinaren funtzioa ezagutu, haziak landatu eta botila batean sortutako ekosistema. Hemen duzue egin genuenaren aurkezpen txiki bat.