Alaitz Mendi taldea: azken irteerak

2023/03/15

Ikasturteko bigarren mendi irteera honetan 23 pertsona elkartu gara eskolako atarian goizeko 9etan. Aralarrerako bidea hartu eta Albiko aparkalekuan utzi ditugu kotxeak. Goizeko ordu horretan fresko egiten zuen 3°C baina hodeirik ez zegoenez eguzkiak berehala epeldu du tenperatura. Ibilbidea hasi bezain laister, zaldi bat agurra ematera gerturatu da, hasiera berezia sortuz. Hamaiketakoa Beloki mendi tontorrean hartu dugu. Bertatik bistak ikaragarriak dira eta Pirinioak elurtuak ikusteko aukera izan dugu.  Giro bikainaz disfrutatu dugu bigarren irteera honetan.


 

Hirugarren irteera honetan Irulegiko gaztelura igotzea erabaki genuen, Irulegiko eskua aurkitua izan zen Nafarroako Erresumako kokalekura. Hotza pasatu genuen, baina zirraragarria izan zen gure lurraldearentzat eta gure hizkuntzarentzat hain garrantzitsua den leku batetik paseatzea.


 

Gaurko egunean 24 pertsona elkartu gara Nafarroako basamortura joateko goiz pasa, Bardeetara hain zuzen. Izugarrizko egun polita eta eguzkitsua atera da. Ahuntzak bezala ibili gara  ibilbidearen zati batzuk eroriak zeudelako baina Piskerraren inguruan bueltatxo bat gustora eman dugu.